- Errusia berriaren gakoa
SESBren deuseztapenetik sorturiko Errusia erraldoi bat da lurraldearen hedadurari eta demografiari dagokionez; halere, jasaten dituen barne-arazoen larritasuna dela eta, bere sinesgarritasuna arriskuan dago nazioarte mailako potentzia bat izateari dagokionez:
: - Krisi ekonomiko gero eta handiagoa, prezioen gorakadarekin eta hiritarren erosteko ahalmenaren galerarekin, horrek gizartearen pobretze orokor bat eragiten duelarik.
- Mafia eta gaizkile erakunde antolatuen ugalketa, boterea kinka larrian jarri eta ekonomia kontrolatzen dutenak, nazioaren suspertzea eragotziz. - Sentimendu nazionalisten gorakada, bai errusiar herriaren aldetik eta baita herrialde guztiko gutxiengo etnikoen aldetik ere, emaitza gisa zenbait gatazka armatu sortarazi dituena, Txetxeniakoa adibidez.
- Istripu nuklearren arriskua eta Errusiaren armategi atomiko ugaria seguru mantentzea oso garesti irteten delako.
- Europar Batasuna: erraldoi ekonomikoa, nano politikoa Europar Batasuna, 1999 urtearen amaieran hamabost estatuk osatua, munduko hirugarren potentzia ekonomiko bihurtu zen Estatu Batuak eta Japoniaren ondoren. Halere, garapen industrial eta ekonomiko harrigarri hori ilundua geratu da EBak nazioarte mailan erakutsi duen pisu politiko urriagatik. Honen kausen artean aipa daitezke:
- Kanpo-politika komun bat ez egotea: EBeko Estatu bakoitzak bere interesak defendatzen ditu nazioarte mailan, eta batasun falta horrek eraginkortasuna kentzen dio europar diplomaziari.
- Erabakigarritasun-falta nazioarteko krisien aurrean; nabarmen geratu zen hori Bosnia-Herzegovinako gerran, EB ez baitzen konponbide negoziatu bat inposatzeko gai izan. Beste horrenbeste 2003an, Iraken aurkako gudari dagokionez, Estatu kideak ez ziren jarrera bateratu bat aurkezteko gai izan: Erresuma Batua eta Espainia, Estatu Batuei jarraituz, Iraki erasotzeko erabakiaren alde agertu ziren bitartean, Frantzia eta Alemania, beste hainbat herrialderekin batera eskuartze armatuaren aurka jarri ziren.
- Erabateko mendetasuna Estatu Batuen kanpo-politikaren aurrean, batez ere NATOn jarduerarekin erlazionaturiko gaietan.
- Txina: erreforma ekonomikoa eta immobilismo politikoa Etorkizuneko potentzia nagusietako bat lez ikusten da Txina. Horretarako, hazkuntza ekonomiko oso azkar bat bere alde dauka nahiz eta oraindik nazio aberatsenen mailatik urruti dago, Txina merkatu-ekonomian sartu izana ez da, halere, herrialdeak jasaten dituen arazo guztien panazea. Hona hemen arazo horien artean larrienak:
- Produkzio-baliabide zaharkituak.
- Azpiegitura eskasia.
- Desoreka ekonomiko garrantzitsuak kostaldearen eta barrualdearen artean.
- Geldialdi politikoa.
- Giza eskubideen zapalkuntza.
- Superpopulazioa.
